Santiomendi eta Goizueta jaietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 15a, 02:00

Festa bila dabilenak ez du aukera faltarik Hernani inguruan, gaur, Amabirjin eguna izaki. Astigarragan, Santiomendiko jaiak dituzte gaur, eta urtero bezala, egun guztiko saltsa izango da auzotarrentzat. Auzo giroan ibiliko dira, baina eguerdi eta arratsalde inguratuko zaizkie aldameneko auzo eta herrietatik ere, sagardo probaketa, zaldi dema moto-zerra erakustaldi eta abarretara.

Goizuetan entzierroarekin hasiko dute eguna, eta eguerdi partean dute herritar bat omentzeko asmoa: Aimar Olaizola pelotariak herritarren omena jasoko du, afizionatuen eta umeen pelota partiduak hasi aurretik, 12:30etan. Bertsotan hiru lagun ariko dira, arratsaldean, gai librean, berez nahiko gaia badutenak: Lizaso, Soto eta Zubeldia.

SANTIOMENDI
Abuztuak 15, asteazkena:

09:00: Diana.
09:00: Oilasko biltzaileak baserriz baserri ibiliko dira.
12:00: Santiomendiko baserrien sagardo dastaketa, txorixo pintxoekin lagunduta, eta Tortila Lehiaketa.
12:00: Zaldi dema.
14:00: Auzo bazkaria.
17:30: Motozerrarekin erakustaldia. Zurgai bikoteak irudiak egingo ditu egurrean.
18:30: Toka Txapelketa adin guztientzako.
21:00: Afaria. Ondoren Azpeitiko txiste kontalaria ariko da.
Egun osoan: Xapre trikiti taldea ariko da giroa alaitzen.

GOIZUETA
Abuztuak 15, asteazkena
Amabirjin eguna:

07:00: Diana dultzaineroekin.
08:00: Entzierroa.
10:30: Meza, gaitero eta dantzarikin.
12:30: Aimar Olaizolari omenaldia. Afizionatuen partiduak, eta umenak.
13:00: Erraldoiak eta buruhaundik.
18:00: Zezenak (Lastur).
19:30: Bertso saioa, gai librean: Sebastian Lizaso, Julio Soto eta
Iker Zubeldia.
22:00: Afari herrikoia Umore Ona Elkarten.
22:00-02:00: Dantzaldia Bide Batez taldearekin.
01:00: Kalejira Igandea txaranga.
03:00: Txaranga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!