Sagardo egunean, zer plan hoberik sagardoa probatzea baino?

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 16a, 02:00

Aimar Olaizolari omenaldia egin zioten atzo, eta oroigarriak jaso zituen hainbat talderen eskutik. Olaizolak azken txapela eman zion herriari.

Amabirjin Eguna pasa da, eta gaur Sagardo eguna dute, Goizuetan. Eta gaur ere egin liteke plan ederrik, sagardo probatzen hasita. Inguruko sagardotegietako sagardoak probatu ahal izango dira plazan, eta ondoren jendeak erabakiko du zein zegoen sagardorik one­na. Jende asko bil­tzen du orain gutxi hasi zuten ekitaldi honek, eta gaur ere hala espero da.
Arratsaldean ekitaldi mordoxka badira: musa Ixkibi kanpinean, zezenak, pelotari profesionalen partiduak... eta gauean karaokea Goi­­zuetako gaztetxean.

Goizuetak Olaizolari, Olaizolak Goizuetari...

Aimar Olaizolari omenaldia egin zioten atzo, Goizuetako frontoian, afizionatuen partiduak hasi baino lehenago. Frontoia bete-betean, txalo zaparrada beroarekin har­tu zuten Goizuetak eman duen pelotari haundiena. Koadrila­koen eskutik jaso zuen oroigarria, Udalak plaka eman zion, Umore Ona Peñak blusa, eta abesbatzak lau bertso: «...hik badaukik oraindik abilidadea, luzaron jarraitzeko zapelen bidea» bukatzen zuen azkenak.
Aimar Olaizolak «kriston po­za» hartu zuela aitortu, eta e­s­ker onezko saria eman zion Pa­blo Miranda alkateari, Goi­zueta guztiarentzat: eskuz ba­naka ira­bazi duen azken txapela. «Nahi­ko nuke txapel hau Goi­zuetako udaletxean egotea». Ondoren ohorezko sakea egin zuen.

Bertsoak Aimar Olaizolari


Zutik jarri orduko
frontoiara zuzen
«Atta gozen nerekin»
oihukatuz ozen
berez ekarritako
zaletasuna zen
lo ere pilotakin
egiten baitzuen

8 urtekin Aimarrek
bazuen kemena
zapel uzta biltzeko
herritan barrena
hamabikin lortu zun
hoeitabosgarrena
ondo gabea al da
honen almazena

Ta 18rekin
profesionaletan
geroztik ibilbide
ederra benetan
Aimar eta beste bat
beti finaletan
ta inoiz ez hitz txar bat
bere ezpainetan

Kalean ixila ta
frontoian noblea
zein da honetan ere
hi baino hobea?
Hik badaukik oraindik
abilidadea
luzaron jarraitzeko
zapelen bidea.

Abuztuak 16, osteguna
Sagardo Eguna:

11:00-14:00: Puzgarriak.
11:30: Toka.
12:00: Sagardo dastaketa.
16:00-18:00: Puzgarriak. Bertan, napolitanak banatuko dira.
16:00: Mus Txapelketa Iskibin.
18:00: Zezenak.
19:30: Pilota: Aspeko pilotariak: Apezetxea-Peñagarikano/Mendizabal III-Cecilio. Eta Afizionatuak 4 1/2
22:00-02:00: Dantzaldia Gabezin.
02:00-04:00: Karaokea Gaztetxean.
03:00: Txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!