Kontzertuak, zezenak, pelota... klasikoak, Goizuetako jaietan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 14a, 02:00

Musika emanaldiak izango dira kalean eta Gaztetxean. Zezenak, egunero, 18:00etan, ostiralean izan ezik

Ia-ia egunero izango dira kontzertuak, zezenak eta pelota partiduak. Goizue­ta­ko festetako klasiko bihurtu dira ekintza horiek, eta aurten ere hutsik ez dute egingo. Kontzertuak kalean eta Gaztetxean izango dira. Txa­ranga, dan­tzaldi, diana edo kalejirak batetik, eta rock kontzertuak edo DJak bestetik. Gaur bi talde izango dira Gaztetxean: Hernaniko BeHatxe Roja eta Txantreako Pottoka Punk. Ostegunean karaokea montatu dute, ostiralean kontzertua Mandoilek eta Itziarren semeak taldeekin, eta larunbaten DJ Bull izango da. Zezenak egunero izango dira ostiralean izan ezik, eta beti ordu berean, 18:00etan. Pelota partidurik ere ez da faltako, eta hiru jaialdi prest dira, aurten beteranoen partidua izar dutela. Aimar Olaizolari omenaldia bihar egingo diote, afizionatuen partiduaren aurretik. Oste­gu­nean Aspekoak ariko dira. Larunbatean ariko dira beteranoak, eta ondoren Goi­zueta-Arano desafioa.

Autobusen ordutegia

Abuztuak 14, asteartea
Goizuetatik: 09:00-15:00
Hernanitik: 12:00-19:00-19:15

Abuztuak 15, asteazkena
Goizuetatik: 09:00
Hernanitik: 10:00

Abuztuak 16, osteguna
Goizuetatik: 09:00-15:00
Hernanitik: 12:00-19:00

Abuztuak 17, ostirala
Goizuetatik: 09:00-15:00
Hernanitik: 12:00-19:00-19:15

Abuztuak 18, larunbata
Goizuetatik: 09:00-16:00
Hernanitik: 10:00-17:00

Abuztuak 19, igandea
Goizuetatik: 09:00

*Irteera lekuak:
Hernanin: Elkano kaletik.
Goizuetan: Suhiltzaileak dauden parketik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!