Joan den astean, 2.000 lagunek egin zuten Copenhage-ko Ironman gogorra, eta tartean zen hernaniar bat: Xabat Aizpiolea Zumitza triatloi taldeko kidea. Bigarren urtea zuen Aizpioleak, eta 526 postuan bukatu zuen; bere kategorian 109 postuan. 10:57:11 ordu behar izan zituen Aizpioleak proba egiteko: 3.800 metro igeri, 180 km bizikletan, eta 42 km korrika. Aaron Farlow eta Camilla Pedersen izan ziren irabazleak, zortzi ordu eta erdi, eta bederatzi orduko denborekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!