donostiako Aste Nagusia puri purian da, eta gaur ere egitarau izugarria prest da, festarako. Egitarau zabal horren barruan, I. Sagardo Azoka antolatu du aurten Euskal Herriko Sagardo Mahaiak (Gorenak zigilua), eta egunero sagardo probaketa, sagardotegiko menua eta ekitaldiak izango dira Groseko Katalunia plazan. Hernaniko Altzueta, Olaizola eta Zelaia sagardotegiak bertan dira, egunero, larunbatera bitarte. Gaur, Urko Menaia bakarlaria ariko da, 20:00etatik aurrera.
Su artifizialak, Frantziatik
Atzo Granadako su artifizialak izan ziren, eta gaur Frantziatik etorriko dira Intermede pirotekniakoak. 22:45etatik aurrera.
EGITARAU OFIZIALA:
Egun osoan, Zurriola Kultura irekia: Galizia, Mexiko, Goierri, Argentina, Errioxa, Alemania, Italia.... Musika, eskulangintza, haurrentzako tailerrak… Kursaaleko terrazetan.
Eguerditik, gastronomia dastatzea.
Eskulangintza azoka. Gabiltzaren eskutik, Vinuesa plazan.
Euskal Herriko nekazal produktuen azoka berezia Loiola kalean.
10:00-13:30/15:30-19:30 Aste Nagusiko V. Saskibaloi Txapelketa Aita Klaret plazan, Sagueseko`kaiolan´.
10:00 Euskal pilotako hastapen ikastaroa Trinitate plazan.
11:00 Barrene pilota jokoa taldean. Trinitate plazan.
11:00-14:00/16:00-19:00 Battlefield Live, paintball laser Katalunia plazan.
11:00 Ari margolari, marrazki tailerra Zuloaga plazan.
11:00 Tai-Chi hastapen ikastaroa Easo plazan.
11:00 32. Donostia-Donostia Txirrindularitza Klasikoa.
Irteera: Alderdi Eder.
12:00 Donostiako Aquarium Itsaso eta Zinemaren IV. astea
13:30-14:30 Makala Jazz Funk Band Live Kursaaleko terrazan.
16:00 Zatoz eta jolastu gurekin Waterpoloan! Donostiako Nautikoan. Kategoria: 15 urtetik gorakoak.
16:00-20:00 Puzgarriak eta ludoteka Teresa de Calcuta plazan.
17:00 32. Donostia-Donostia Txirrindularitza Klasikoa.
Helmuga: Boulevard.
17:30 Haurrentzako eskrima Igor Otaegi maisuaren eskutik Zurriolan.
17:30-19:30 Forja lana erakusteko tailerra Vinuesa plazan.
18:00 Haurrentzako tailerra. Maushaus. `Munduko arkitektura: Europa´. Greziar tenplu baten eraikuntza´ Kursaaleko terrazan.
18:30 Erraldoiak eta buruhandiak kaian. Irteera Abuztuaren 31 kaletik.
18:30 Gauerdi txaranga Zurriolan.
18:30 A gritos Band txaranga erdialdeko kaleetan.
19:00 Flores de Mexico, emakumezko mariachia Kontxa pasealekuan.
19:00 Orchestre Harmonie de Biarritz Zuloaga plazan.
19:30 Donostiako Orfeoia Koruko Ama basilikako salbean.
19:00-01:30 Sagardoaren Azoka Katalunia plazan (sagardotegiko menua, emanaldiak…). Antolatzailea: Euskal Herriko Sagardo Gorenak.
20:00 Trebeska dantza taldea, folklorea Konstituzio plazan.
20:00 Sardina jatea Easo plazan Estanga trikitilariakgirotuta.
21:00-22:00 Makala Jazz Funk Band Live Kursaaleko terrazan.
22:30-01:30 DJ Gaztea gaua: Oihan Vega. Kursaaleko terrazan.
22:45 Su artifizialen lehiaketa Kontxako badian.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 Mendiak usaia bezela `bertsotrama Bilintxen Donostian´ Konstituzio plazan.
Tramagilea: Josu Goikoetxea.
Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo eta Alaia Martin.
23:30 Ibai berriak orkestra, dantzarakoa. Easo plazan.
23:30 Flores de Mexico emakumezko mariachia Bulebarreko kioskoan.
23:30 Trapu zaharrak `Ametsetan bizi´ ikuskizuna aurkeztuko du Gipuzkoa plazan.
23:45 Aste Nagusia Dance: `40 Principalesek gomendatua´, dance-fusioa Saguesen.
PIRATEN EGITARAUA: Folk Eguna
11:00 Haurrentzat tailerra Kaian. 12:00 Kantujira Parte Zaharrean barrena La Flamenkatik.
17:00 Haurrentzat ‘Altxorraren bila’, Kaian.
18:00 Herriko dantzak La Flamencan.
18:30 Haurrentzat txokolatada Portaletasetik Nautikora bidean.
20:00 Piraten bertso asanblada La Flamenca gunean.
Kantu jira egingo dugu aurten ere.
20:30 Afari girotua Trinitate Plazan.
21:00 Trikitilariak Trinitate Plazan.
21:30 Poteoa Maskarradarekin La Flamenca gunetik abiatuta.
23:00 Kontzertua Skakeitan eta Bad Manners. La Flamenca gunean.
23:00 Rude Hi-Fi eta Stepi Selektah Nautikoko DJ Gunean: Barriobeatz-Bad Sound System.