Buruz Buruko txapelketako ligillako hirugarren partidua jokatuko dute gaur, Urrutia Iak eta Juaristik.
mexikotik etorri da Buruz Buruko Txapelketa Nagusia jokatzera, Kutxa Saria, eta Urrutia Iak bere ikusle gogokoenak bereganatu nahiko ditu berriz ere, Galarretan. Faborito aterako da, konpetiziotik kanpora ibili den arren, bera baita azken urteetako izarra. Bi txapel baditu saldiaskoak; beraz, izena bakarrik ez, badu izana ere.
Juaristi gaztea izango du aurrean. Zarauztarrak prebia irabazi zuen uztailean, eta onenen artean sartzeko txartela lortu zuen. Ligillako lehenengo partiduan irabazi egin zuen, onenetako baten kontra, Zeberio IIren kontra, hain zuzen; ligillako bigarrena, berriz, galdu, San Miguel haundi baten kontra. Gaurkoak dena erabakiko dio, bere bidean: irabazten badu, final erdietara pasako da. Galtzen badu, zain egon behar, eta aukera gutxirekin.
Dudarik gabe, azken denboraldiko ikusmin haundiena piztu du Galarretan gaurko partiduak. Jaialdia 16:00etan hasiko da, eta lau partidu izango dira. Txapelketakoa, bigarrena, 17:00ak aldera. Azken partiduan hernaniar bat ariko da: Barrenetxea IVa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!