Gaur hasi da Beda Erdia, eta horrekin batera, Txantxangorriko postu zozketak. Beda osoa irekitzen den arte (urria), postuan bakarrik ehizatu ahal izango da, tortola eta birigarroa.
Txantxangorrik egunero zozketatuko ditu Oriamendi eta Altzeagaingo 27 postuak, 19:30etatik 20:00etara bitarte. Urritik aurrera, Larregain eta Azketako postuak ere zozketatuko ditu.
Txantxangorrik gogorarazi die ehiztariei, kartutxo azalak jaso egin behar direla postuetatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!