«Helburu bakarra ezin da izan mailaz igotzea»

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 14a, 02:00

igeldoar batek entrenatuko du Hernani aurrerantzean, eta ikusi duenagatik «gauza politak» egin litezkeela dio. Iker Dorronsoro Tolosa entrenatzetik dator. Joan den hilabetean jo zuten beregana, eta ilusioz eta gogoz hartu du erronka. Dorronsorok ez dio taldeari helburu jakin bat jarri nahi, hasieratik, baina erritmoa sartu nahi die mutilei. «Hirugarren mailara igotzea ezin da izan gure helburu bakarra hasieratik. Asmoa da fuerte hastea, errit­moa­rekin, eta saiatuko gara kolokatzen aurreko postuetan. Faktore askok eragin dezake taldea goien ibiltzea edo ez: zorteak, lesioek...». Mutil gehienak iazko taldekoak dira, %85. Gurru bueltatu egingo da, eta Kristian Mujika eta Eneko Ferradas berriak dira taldean. Hori ona dela dio Dorronsorok: «blokea mantendu egin dugu, eutsi egin diote eta ilusioz daude. Hori inportantea da, iaz mailaz jaitsi arren, moralez ondo daudelako. Giro oso ona dago, eta ni ere gustora nago taldearekin».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!