Partidu polita, eta isilune sentitua

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 14a, 02:00

Hernanik irailaren 16an hasiko du liga, eta aurredenboraldiko lehenengo partidua jokatu zuen larunbatean. Bigarrena Pasaian jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan.

partidu hasieran minu­tu­ko isilunea egin zuten Zu­bipen, joan den larunbatean, Cristina Ramos, Ricardo Ramos CD Her­na­ni­ko lehen­dakariaren alabaren omenez. Hunkituta hasi zuten par­tidua bi taldeek eta ikusleek, eta ikuskizun polita eskaini zuten, bi taldeentzat aurre­denboraldiko lehendabiziko partiduan. Beasainek irabazi zuen partidua, 0-1, baina Her­nanik joku ona erakutsi zuen.

Lau aldaketa nabarmen
Makina martxan jarrita ikusteko eguna izan zen la­runbatean, eta zaletuei era­kustekoa ere bai. Taldea lehengoa da, %85ean. Blokea mantendu egin da, eta al­da­keta nabarmenenak lau: hiru jokalari berri, eta en­tre­natzailea. Uztailaren 30ean hasi zuten aurredenboraldia, eta 8 entrenamendu egin dituzte elkarrekin. Joan den urtean hirugarren mailatik jaitsi arren, aurten ilusioz dago taldea Ohorezko Erre­gio­nalen mailan jokatzeko.

Hilabete falta, liga hasteko
Datorren hilean hasiko du liga Hernanik, irailaren 16an. Bitartean, aurredenboraldian beste partidu batzuk jokatu behar dituzte. Datorren larunbatean dute bigarrena, etxetik kanpora, hirugarren mailako beste talde baten kontra: Pasaia. Pasaian jokatuko dute, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!