Pablo Arruarte hernaniarra eta Mario Artola Hernanin bizi den donostiarra gose greban dira atzotik, Iosu Uribetxeberria aske uztea eskatzeko. Beste zortzi pertsonarekin gose greba egiten ari dira Arruarte eta Artola, Donostia Ospitalearen aurrean. Uribetxeberria euskal preso politikoak minbizi terminala du, eta 6 egun daramazki gose greban, bere askatasuna eskatzen. Berarekin batera, hamar lagun horiek ere gose greban dira, Donostia Ospitale aurrean. Etxeratek esan duenez, 390 preso politiko protesta ekintzak egiten ari dira. Hernanitik gaur 09:30etan oinez joango dira Donostia Ospitalera, Plaza Berritik. Arratsaldean, 14:00etan Karabelgo parkinean geratu dira, Donostiako Klasikara joateko.