Dani Maeztu Aralar alderdiko parlamentariak kide berriak izango ditu irailetik aurrera eta horietako bat Ernesto Merino hernaniarra izango da. Izan ere, uztailaren 31n utzi zuten Eusko Legebiltzarreko kargua Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek, Aralar alderditik kanporatuak izan ondoren. Merinok Kronikari azaldu dio, bere ustetan hauteskundeak aurreratu egingo direla eta oso denbora gutxirako izango dela kargu horretan. Dena dela, gaineratu du, denbora gutxirako baldin bada ere, herritarren zerbitzura egongo dela eta ilusioarekin eta gogotsu egingo duela lan Euskal Herriaren alde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!