Hernaniko Herrirak batzarra deitu du gaur 20:00etan Gudarien plazan. Iosu Uribetxeberria presoak bizi duen egoeraz hitz egingo dute eta horren aurrean zer egin aztertuko dute. Uribetxeberriak minbizia terminala du eta 6garren eguna egingo du gaur gose greban, libre utzi dezatela eskatuz. Donostiako ospitalean egunero ari dira izaten kontzentrazioak 10:00etatik 22:00etara eta preso arrasatearrarekin batera hainbat pertsona ere gose greban daude. Espetxeetan ere, 200 presotik gora ari dira protestak eta baraualdiak egiten, Etxeraten arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!