Haur sahararrak festa ederrarekin agurtu dira

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 13a, 02:00

Bi hilabete Hernanin pasa ostean, 7 haur sahararrei iritsi zaie Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetara bueltatzeko garaia. Hori horrela, agur festa antolatu zuten ostiralean, Plaza Berrin. Fatimetu, Fatma, Mahfuda, Moha­mmed Salem, Abdalahi eta Buharik prestatu zuten festa (Zenabu Getarian dago) begirale, harrera familia eta lagunekin. Bertan haima bat jarri zuten eta haurrek beraiek egindako eskulanak eskuragai jarri zituzten borondatearen truke. Horrez gain, bertaratu ziren herritarrei hennaz margotu zizkieten eskuak eta erakutsi zieten euren izenak nola idazten diren arabieraz. Te goxoa hartzeko aukera ere izan zen, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!