Festa gose denak, aste honetan Goizueta, Santiomendi edo Aranora gerturatzea besterik ez du. Goizuetan Amabirjin jaiak ospatuko dituzte. Bihar eguerdian botako du txupinazoa Umore Ona elkarteak eta ekintzaz betetako Gazte egunarekin hasiko dira festak. Dena dela, atzo Umeen eguna ospatu zuten eta gaur ere Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da plazan, 22:00etan. Herriko festak larunbatera arte luzatuko dira.
Amabirjin eguna, Santiomendin
Asteazkenean, hau da, Amabirjin egunean, festa antolatu dute Santiomendin, urtero bezala. Besteak beste, bertako baserrien arteko sagardo dastaketa izango da 12:00etan. Patata tortilla lehiaketa ere egingo da. Ohi bezala, zaldi dema eta auzo bazkaria izango dira. Aur-ten, nobedade bezala, motozerrarekin egurrean irudiak nola egiten diren ikusteko aukera izango da Zurgai bikotearen eskutik.
San Roke eguna, ostegunean
San Roke eguna izango da ostegunean eta urtero bezala, Santiomendiko ermitan egun pasa antolatu dute. Meza, dantza, bazkaria eta berbena izango dira. Oilasko jatean parte hartzeko, txartelak erosi behar dira. Ikatza eta Bukoi tabernetan daude salgai.
Aranon ere ez dute hutsik egingo San Roke egunean eta txistulariak, San Roke ermitako meza eta Kontsejupeko bazkaria ez dira faltako. Aurten, Segurako abesbatzako kideak omenduko dituzte. Xabier Albizu eta Marixabel Telleria izango dira ordezkariak. San Roke egunean urtero urtero parte hartzeagatik omenduko dituzte.
GOIZUETA - AMABIRJIN JAIAK
Gaur
22:00, ‘Gazta zati bat’ dokumentala plazan.
Bihar, gazte eguna:
12:00, txupinazoa Umore Ona elkartearen eskutik. Erraldoiak eta buruhaundiak trikitilariekin.
Ondoren, brindisa txoznan.
12:30, gazte poteoa.
14:30, gazte bazkaria.
17:30, `desafiazank´ ruta tabernitikoa.
18:00, zezenak.
19:30, peñan irteera.
20:00, gaztetxeko txupinazoa.
00:00, kontzertua gaztetxen: Behatxe roja (Hernani)
eta Pottoka punk(tx).
00:00, dantzaldia gabezinekin.
Ondoren, txaranga.
* Egitarau osoa biharko Kronikan
SANTIOMENDI - Amabirjin eguna
09:00, Diana.
09:00, baserriz baserri oilasko biltzaileen kalejira.
12:00, Santiomendiko baserrien arteko sagardo
dastaketa, txorixo pintxoez lagunduta.
Patata tortilla lehiaketa.
12:00, zaldi dema.
14:00, auzo bazkaria.
17:30, Zurgai bikoteak motozerrarekin eta
egurrarekin irudiak egingo ditu.
18:30, guztientzako toka txapelketa.
21:00, afaria.
Ondoren, Azpeitiko txiste kontalaria.
Egun osoan, Xapre trikitilariak.
SANTIOMENDI - san roke eguna
11:00, Meza.
11:30, Astigar taldeko dantzariak.
14:00, Labeleko oilasko jatea. Txartelak salgai daude Ikatza eta Bukoi tabernetan.
17:30, Alaiki taldearekin berbena.
Festa, Santiomendiko Done Jakue ermitan izango da.
* Animatu eta jantzi baserritar jantzia!
ARANO - san roke eguna
10:15, txistulariak plazan.
10:30, Aranoko San Martin parrokiko kanpai-jotzea, Antonio Ezeizaren eskutik.
10:40, San Roke ermitara irteera, txistulariekin.
11:00, Meza San Roke ermitan, Aranoko
Esteban Irurzun apaizak zuzenduta.
13:30, kalejira, herrian barrena txistulariekin.
14:30, herri bazkaria kontzejupen.
Bazkalostean, Segurako abesbatzako kideei
omenaldia egingo zaie.
19:00, festa bukaera, ‘Agur jaunak’ kantatuta.