Uribetxeberriak bizi duen «egoera larria» dela eta, batzarra izango da bihar

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 12a, 02:00

Donostiako ospitalean kontzentrazioak ari dira egiten egunero eta bost pertsona gose greban daude. Espetxeetan ere gose grebak ari dira egiten.

Hernaniko Herrirak ba­tzarra deitu du bihar 20:00e­tan Gudarien plazan. Iosu Uribe­txeberria presoak bizi duen egoeraz hitz egingo du­te eta horren aurrean zer egin aztertuko dute. Uribetxeberri­ak minbizia terminala du eta bera eta gainerako 13 gaixo la­rriak libre utzi ditzatela eskatuz gose greba hasi zuen asteazkenean, Donostiako ospitalean.
Herrirak egoera benetan la­rria dela azpimarratu du eta dei egiten die herritarrei mo­bilizazioetan parte har­tzeko. Gogorarazi dute ospitalaren aurrean egunero kontzentrazioak egiten ari direla 10:00e­ta­tik 22:00etara. Horrez gain, ostegunetik bost pertsona ere gose greban daude ospitalean bertan eta espainiar eta fran­tses estatuetako hainbat espetxetan ere gose grebak eta protestak ari dira izaten.
Bestalde, milaka pertsonek eskatu zuten atzoko manifestazioan, Do­nos­tian, Uribetxe-be­rria askatzeko eta giza esku­bide guztiak errespetatu eta euskal presoak Euskal Herri­ratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!