Donostiako Aste Nagusia gaur hasiko da eta su artifizialez gain, kirol ekintzak, ikuskizunak eta musika emanaldiak izango dira nagusi. Gaurko kontzertuen artean aipatzekoak dira Zea Mays eta Doctor Deseo taldeen emanaldiak. Saguesen joko dute 23:45etatik aurrera. Bihar, Esne Beltza Hernaniko taldearen txanda izango da.
Festei hasiera emango dien Kanoikada 19:00etan izango da. Aurten, Donostiako Piratek abestuko dute Artillero. Horrez gain, Piratek ere ekintza ugari antolatu dituzte gaueko 21:30etatik aurrera.
Altzueta, Olaizola eta Zelaia, Sagardo azokan
Egunero, 19:00etatik aurrera, Sagardo azoka izango da Katalunia plazan Euskal Herriko Sagardo Mahaiak (Gorenak) antolatua. Bertan, Hernaniko hiru sagardotegitako sagardoa izango da aukeran: Altzueta, Olaizola eta Zelaia.
Autobus eta tren
zerbitzu bereziak
Garayar konpainiako autobus urdinekin Donostiara joateko, 15 minuturo izango dira autobusak, goizeko 02:00ak arte (Urnietatik aterako da 22:15etatik aurrera). 02:00etatik 06:00ak arte, berriz, ordubetero izango da autobusa. Aieteko lineako autobusa izango da.
Donostiatik Hernanira eta Urnietara itzultzeko ere, 15 minuturo izango da autobusa 02:30ak arte. Eta ordu horretatik aurrera, 06:30ak bitartean, ordubetero.
Irteera lekuari dagokionez, Donostian aldatu egingo da. 21:30etatik 00:30ak arte, San Bartolome kaletik aterako da autobusa (Haway); 00:30etatik aurrera, berriz, Okendo kaletik.
Horrez gain, gaur, asteartean, asteazkenean eta larunbatean, zerbitzua zabalagoa izango da. Orduerdiro izango dira autobusak, 02:00etatik aurrera.
Areizaga konpainiako autobus gorriek ere gaueko zerbitzua eskainiko dute. Larunbatero izaten den ordutegia izango da Aste Nagusi osoan.
Bestalde, jakinarazi dute, gaurtik ostiralera, A1 eta A2 lineetan, Urbieta kaleko paradarik ez dela izango 21:30etatik 00:00etara. Hilaren 18an, berriz, Urbieta eta Okendoko paradarik ez da izango 21:30etatik 01:00etara. Santa Catalina zubitik abiatuko da autobusa.
Horrez gain, Renfek tren gehiago jarriko ditu Aste Nagusian zehar. 21:00etatik 23:00etara Donostiara joateko zerbitzua indartuko du eta 23:35etatik 5:40etara, joan-etorriak.
EGITARAU OFIZIALA:
Egun osoan, Euskal Herriko nekazal produktuen azoka, Loiola kalean.
09:00-13:00/15:00-19:00, Hondartzako Errugbi Txapelketa Zurriolako hondartzan.
10:00-19:00, Jauzi Lehiaketa.
Oztopo-jauziak Loiolako hipikan.
10:00-20:00, Hondartzako Boleibol Herri Txapelketa Zurriolan.
11:00, Eskulangintza azokaren
inaugurazioa Vinuesa plazan.
18:00, Octopu’s Garden taldeak Beatles-en omenezko kontzertua eskainiko du Vinuesa plazan.
18:00, Erraldoiak eta buruhaundiak Erdialdean eta Parte Zaharrean.
18:15, Goazen Kanoikadara!!
18:25, Erritmoarekin kanoikadara!!
The Joselontxo’s, Los Bebes de la
Bulla, Skandalue Elektrotxaranga,
Taupada Batukada eta Mac Jeara’s Band Beach taldeekin.
19:00, festa hasierako Kanoikada Alderdi Ederren. ‘Donostiako
Piratek’ abestuko dute ‘Artillero’.
19:00, The Joselontxo’s txaranga
Erdialdeko kaleetan.
19:00, Skandalue elektrotxaranga
Parte Zaharreko kaleetan.
19:00, Taupada batukada
Parte Zaharreko kaleetan.
19:00, Los bebes de la bulla Erdialdeko kaleetan.
19:00, Mac Jeara’s Band Beach
Kontxako hondartzan.
19:00, The uski’s Bulebarrean.
19:00, Musika Hamabostaldia.
W.A. Mozarten ‘Flauta Magikoa’
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Easo Abesbatza Mistoaren eskutik
Kursaaleko Auditorioan.
19:00-01:30, Sagardoaren Azoka
Katalunia plazan (sagardotegiko
menua, emanaldiak…).
20:30, XXXV. Txistulari Alardea
Konstituzio plazan.
20:30-22:00, Rafa Rueda pop-rocka Kursaaleko Urumea terrazan.
22:30-01:30, Kursaaleko Urumea terrazan Disco Bambino.
22:45, Su artifizialak Kontxako badian. Xaraiva piroteknia (Galizia).
23:30, Zezensuzkoa.
23:30, Cafe irlandes orkestra,
bailableak Easo plazan.
23:30, C. Garmendia eta
M. Govillard Dantza Eskolak ‘Entrediez’ ikuskizuna eskainiko du Bulebarreko kioskoan.
23:30, Malas Compañias taldeak
‘Orsai’ ikuskizuna aurkeztuko du,
Gipuzkoa plazan.
23:45, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeak Saguesen.
PIRATEN EGITARAUA:
21:30, Eskila eta Mattiri ongi etorria kaian. Txupinazoa La Flamenca gunean.
22:00, Afari girotua Trinitatean gauero. Menua: Saiheski eta oilaskoa.
22:00, Kantu herrikoiak Trinitatean.
02:00, 3gabe2 taldearen kontzertua La flamenka gunean.
23:00, NiMu + Primo `hip-hop, r&b, bass, house, uk, funky y buena
mierda en general´. DJ gunea Nautikoan.