Herrirak deituta, manifestazioa izango da gaur Donostian, Giza eskubide guztiak, euskal presoak Euskal Herrira lelopean eta Hernaniko Herrirak dei egiten die herritarrei parte hartzeko. Manifestazioa 17:30etan abiatuko da Saguesetik. Bestalde, Iosu Uribetxeberria presoaren egoeraz hitz egiteko batzarra izango da astelehenean 20:00etan, Gudarien plazan. Uribetxeberriak minbizia du eta Donostiako ospitalean dago egoera larrian. Bera eta gainerako gaixo larriak askatu ditzaten, preso arrasatearrak gose grebari ekin zion asteazkenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!