CD Hernaniko Ohorezko Erregional Mailako taldeak ekin dio dagoeneko aurredenboraldiari eta gaur lehenengo partidua jokatuko du. Beasain, Hirugarren Mailako taldea izango du aurrez aurre. Partidua Zubipen jokatuko da eguerdiko 12:00etatik aurrera.
Gurru bueltan eta
bi jokalari berri
Iker Dorronsoro izango da aurten Hernaniko entrenatzailea eta gaur zaletuen aurrean aurkeztuko du taldea. Besteak beste, Gurru taldera bueltatu da aurreko denboraldian atzerrian egon ondoren eta horrez gain, Kristian Mujika eta Eneko Ferradas jokalari berriak ezagutzeko aukera izango da.
Sarrera dohainik da eta CD Hernanik herritar guztiei gonbitea luzatzen die gaur Zubipera joateko.