Santiomendiko jaiak asteazkenean ospatuko dira, baina jaiak girotzen joateko mus eta puntu txapelketa antolatu dituzte gaur. Azken hori egiten dela lehenengo aldia izango da aurten. Gaueko 22:00etan hasiko dira. Parte hartzeko, bikote bakoitzak 12 euro ordaindu beharko ditu bertan. Sari ederrak ere izango dira: arkume bat eta bi txanpain botila txapeldunentzat; eta bi koneju eta bi botila ardo azpitxapeldunentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!