Arrasateko Iosu Uribetxeberria euskal preso politikoak gose grebari ekin dio Donostiako ospitalean, libre utzi dezatela eskatuz. Berarekin bat eginez, kontzentrazioa izango da gaur 10:00etatik 22:00etara ospitalaren aurrean. Hernaniko preso eta iheslarien senideek Hernaniko kontzentrazioa bertara bideratu dute eta herritarrei dei egiten diete 20:00etatik aurrera ospitalera azaltzeko. Uribetxeberriak minbizia du eta Leongo espetxetik Donostiako ospitalera eraman dute egoera larrian dagoelako. Ospitalean ordea, espetxe egoeran jarraitzen du eta hala dagoen bitartean gose greban jarraituko duela jakinarazi du preso arrasatearrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!