Aisialdi taldeetako bisitak ia %42 igo dira Sagardoetxean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 10a, 02:00

Uztailean, 1.200 haur baino gehiagok bisitatu dute Astigarragako Sagardoetxea. Haurrek sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera izan dute.

Aisialdi taldeek egindako bisitak nabarmen igo dira Astigarragako Sagardoe­txe­an, uztailean zehar. Eman­dako datuen arabera, denera, eskualdeko herri ezberdinetako 1.200 haur baino gehiagoren bisita izan dute eta iazko urtearekin konparatuta, %41,7 igo da bisita kopurua. Museora gerturatu diren haurrek, sagarra eta sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera izan dute eta besteak beste, honakoak izan dira egin dituzten jarduerak: Sagardoetxeako bisita gidatua; kizki bidezko sagar bilketa; sagar muztioaren dastaketa; eta Sagardogileak aurrera oka joko ibiltaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!