Goiz Eguzki jubilatu etxeko bulegoa eta taberna itxita egongo dira abuztuan zehar, oporrak direla eta. Horrez gain, jakinarazi dute ez dela dantza saiorik izango hilabete osoan. Dena dela, egoitza edo lokala bera egunero irekiko dute, baina arratsaldez bakarrik eta ordutegi jakinean: arratsaldeko 16:00etatik 21:30etara. Antonio Solano bazkidea izango da arduraduna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!