Ezkurra eta San Miguel aurrez aurre, gaurko estelarrean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 9a, 02:00

Erremonte jaialdia izango da gaur Galarretan, 16:00etatik aurrera. Partidu estelarrean Ezkurra eta Ionek, Uterga eta San Miguelen aurka jokatuko dute (40 tantotara). Gainerako hiru partiduak, honakoak izango dira: Otaegi-Saldias/Urrutia II-Labaka (35 tantotara); Endika-Etxeberria III/Juaristi-Aizpurua II (40 tantotara); eta Etxabe II-Olazar/Matxin III-Zubizarreta (30 tantotara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!