Suharri Rodriguez pelotari hernaniarrak Adunako Torneoko finala jokatu zuen larunbatean, kadete mailan, Oiarpeko Egoitz Olarra bikote zuela. Hernaniarraren lehenengo finala izan zen elite mailan eta ezin izan zuen garaipena lortu. 22-5 galdu zuten Arteaga eta Aburuzaren aurka. Rodriguezek bere mailako jokoa erakutsi zuen, baina ez zen nahikoa izan kadete mailako bikote onentsuenari irabazteko. Finalera iristeko, Olarrak eta Rodriguezek 22-21 irabazi zieten Irisarri anaiei finalaurdenetan eta 22-20 Zabala anaiei finalerdietan. Asteburukoa izan da hasi berri den denboraldiko lehenengo finala.