Juaristi larunbatekoa errepikatzeko asmoz, San Miguel aurrez aurre duela

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 7a, 02:00

Jon Juaristik sorpresa eman zuen larunbatean, Buruz Buruko Kutxa Torneoko lehenengo partiduan Zeberio IIari irabazita. Eta gaur ere helburu bera izango du zarauztarrak Julen San Miguelen aurkako partiduan. Zarautzeko aurrelaria joko ederra erakusten ari da azken boladan eta Doneztebeko atzelariak gogor borrokatu beharko du; sakean asmatu beharko du. Norgehiagoka interesgarria izango da orain dela bi urte ere aurrez aurre izan baitziren ligaxkan eta orduko hartan San Miguelek irabazi zuen. Partidua, Galarretan 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!