Hamaika urtetako harremanari eta giroari eutsiz.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 7a, 02:00

Larunbatean, Javi Perez Vacas XI. Memoriala izan zen Zubipen, jubenilen entrenatzailea izandakoaren omenez. Urtero bezala, ju­benil mailako Hernani taldea eta Stadium Casablanca Zaragozako taldea neurtu ziren. Zaragozako gazteek irabazi zuten Riñeroren golari esker. Urtero bezala, giro ederra izan zen nagusi eta Joxe Mari Mendi­za­bal Hernaniko jubenilen arduradunak eskerrak eman zizkion Zaragozako taldeari urtetako harremanari eusteagatik. Torneoa bere haunditasunean mantendu nahi dutela gaineratu zuen. Saria, Stadium-eko Ucar kapitainak jaso zuen Miguel Perez Vacasen eskutik, hau da, Javi Perez Vacasen aitaren eskutik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!