Sute batek kalte material haundiak eragin ditu Indartu enpresan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 7a, 02:00

Suak hartu zuen atzo goizaldean Hernaniko Indartu enpresa. Ez zen zauriturik izan, baina kalte material haundiak eragin zituen. Su­tea goizaldeko 01:00ak inguruan piztu zen enpresaren biltegi eta montaketa gunean. Enpresa Lastaola poligonoan dago eta bertako bizilagun bat konturatu zen suteaz bere txakurren zaunkak zirela eta. Goizeko 05:00ak alderako suhiltzaileek guztiz kontrolatua zuten sutea. Herrizaingo Sailaren informazioaren arabera, oraindik ez dakite sua nola piztu zen.

Enpresaren heren bat erreta
Indartu sukaldeko altzariak egiten dituen enpresa da. Denera, 3.500 m2 inguruko azalera du eta horietatik 1.000 m2-tik gora erre zituen atzoko suteak; enpresaren heren bat, hain zuzen. Biltegi eta montaketa gunea erre zen eta bertan egur ugari izan ohi dute. 

 Indartu SAL Lan Sozieta­te Anonimoa da eta 13 langilek osatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!