Herritar talde batek salatu zuen atzo, Castro Urdialeseko hilketa.

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 6a, 02:00

Leire Gutiérrez-Barquín Zierbenako gaztea hil zuten ostiralean Castro Urdialesen, eta hilketa hori salatzeko atzo herritar talde bat bildu zen Hernanin, Eraso sexistarik ez! zioen pankartaren atzean. Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko, erabakia hartu dute Hernaniko hiru taldek, hilketa bat izaten den guztietan kalera aterako direla salatzera. Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, Txoko Feministak eta Kafeta Feministak deitu zuten kontzentrazioa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!