Hernanik lehenengo partidua irailaren 9an, Gernikaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 6a, 02:00

Gernikaren kontra eta astebete lehenago hasiko du liga Hernanik, Ohorezko mailan. Irailaren 9an jokatuko dute partidua, berez abenduaren 9an jokatu beharrekoa, bizkaitarrek Amlin Cha­llenge Cup-a jokatu behar baitute egun horretan.

Irailaren 9an etxetik kanpora jokatuko du Hernanik, eta hurrengoa ere bai, irailaren 16an, Vigon. Landaren ikusiko dugun lehenengo partidua irailaren 23an jokatuko dute, iaz elkar ondo ezagutu zuten Hernanik eta Cisnerosek.

Liga gogorra, inondik inora
12 taldek jokatuko dute aurten Ohorezko mailan. Horie­tatik lau euskaldunak: Her­na­ni, Gernika, Getxo eta Ordizia. Talde guztiak dira gogorrak, baina gogorrena liga bukaera izango da, hiru talde haundiren kontra aritu beharko baitute hernaniarrek: Gernika, Santboiana, eta iazko txapelduna, Vrac Quesos Entrepinares.

PARTIDUEN EGUTEGIA
  • Irailak 9 Gernika-Hernani   
  • Irailak 16 Univ. Vigo-Hernani
  • Irailak 23 Hernani-Comp.Cisneros
  • Irailak 30 Cajasol-Hernani
  • Urriak 7 Hernani-Getxo
  • Azaroak 4 El Salvador-Hernani
  • Azaroak 11 Hernani-Ordizia
  • Azaroak 25 CRC Madrid-Hernani
  • Abenduak 2 Hernani-La Vila
  • Abenduak 16 Hernani-Q.Entrepinares
  • Abenduak 23 Santboiana-Hernani
  • Urtarrilak 13 Hernani-Univ. Vigo
  • Urtarrilak 20 Comp.Cisneros-Hernani
  • Urtarrilak 27 Hernani Cajasol
  • Otsailak 10 Getxo-Hernani
  • Otsailak 17 Hernani-El Salvador
  • Otsailak 24 Ordizia-Hernani
  • Martxoak 17 Hernani-CRC Madrid
  • Martxoak 24 La Vila-Hernani
  • Apirilak 7 Hernani-Gernika
  • Apirilak 21 Q.Entrepinares-Hernani
  • Apirilak 28 Hernani-Santboiana
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!