Juaristi gazteak eman du lehenengo ezustekoa...

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 5a, 02:00

Jon Juaristi zarauztarrak sorpresa eman zuen atzo, Buruz Buruko Txapelketako lehenengo partiduan. Zeberio IIa zen faborito nagusia baina gazteak 30-22 irabazi zion. Juaristik partidu asko jokatu ditu udaran buruz buru, txapelketa honetara sailkatu ahal izateko, eta atzo hori antzeman egin zen kantxan. Zurrunbiloa bezala sartu zen zarauztarra Galarretako kantxara, eta Patxi Zeberiok ezin izan zion buelta eman hasierako belarrondokoari. Oraindik ligillan beste bina partidu jokatu behar dituzte, eta edozertarako denbora egongo da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!