Kontzentrazioa gaur, Castro Urdialeseko hilketa salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 5a, 02:00

Ostiralean hil zuten Cas­tro Urdia­le­sen Leire Gutie­rrez-Barquin, Zierbenako gaz­tea. Hilketa hori salatzeko, kontzentrazioa egingo dute gaur, 19:30etan Plaza Berrin eta dei egin diete hernaniar guztiei bertara azal­tze­ko. Her­naniko hiru taldek egin dute deialdia kontzentraziorako: Berdin­tasun Kontsei­luak, Txo­ko Feministak, eta Kafeta Feministak.

Euskal Herriko Mundu Martxako plataformak protokolo bat jarri zuen, emakume bat hiltzen duten kasuetarako. Horri segita, Her­na­nin ere kontzentrazioa egiten da emakume bat hiltzen duten guztietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!