Partidua gaur, Hernaniko entrenatzaile zenaren omenez

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 4a, 02:00

Urtero bezala, Zaragozako Stadium Casablanca taldeak jokatuko du Hernaniren kontra, jubenilen mailan. 12:00etatik aurrera.

Javi Perez Vacas hernaniarraren omenez partidua jo­ka­tuko dute gaur, 12:00etan, Hernanik eta Stadium Ca­sa­blanca taldeak, jubeniletan. Hamabi urte badira Her­na­nik eta Zaragozako Sta­dium Casa­blan­cak memorial hau jokatzen dutela. Perez Vacas oso maitea zen Her­nanin, entrenatzaile lanetan aritu baitzen urte luzez. Jubenilen taldea entrenatzen zuen Perez Vacasek, eta harreman haundia zuen Zaragozako Stadium Casa­blan­carekin. Horregatik, urte­ro etortzen dira Zara­go­zatik Hernanira partidu hau jokatzera, eta gaur ere hor izango dira Zubipen. CD Hernani taldeak dei egin die futbolzale guztiei Zubipera azaltzeko gaur, Hernanin lan haundia egin zuen Perez Vacasen omenezko partidura. Dohainik da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!