Sei hernaniar, euskal errugbilari onenen artean

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 3a, 02:00

Hernaniko sei errugbi jokalari joan den astean izan ziren Baionan, festen inguruan antolatu zituzten partiduetan. Nesketan, hegoalde-iparralde partidua jokatu zuten eta oso justugatik iparraldek irabazi. Mutiletan, Euskariansek aixa irabazi zion Kataluniako selekzioari. Par­tidu horietan izan ziren hernaniarrak: Ane Puerta, Maialen Aranegi, Nora Solano, Igor Etxeberria, Oier Garmendia eta Igor Genua.

Getxo-Hernani, suspenditu egin da
Hernaniko errugbi taldeak jakinarazi du, bihar ez dutela jokatuko Getxoren kontra, aurredenboraldiko partidurik. Azken orduan suspenditu da partidu hori.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!