Joan den astean Fernando Ros Naparra zenaren lagunak elkartu ziren Hernaniko Bidebieta plazan, hura hil zeneko 26garren urteurrenean. Omenaldi xume bezain hunkigarria egin zioten: loreak jarri zituzten eta plaka bat ere bai, joan den urtekoa desagertu egin baitzen. Joan den urtean 25 urte bete ziren Naparra hil zela, eta orduan jarri zioten plaka, urteurrenean. Aurten desagertu egin da plaka hori, eta berria jartzea erabaki dute haren ingurukoek.