Adrianek hirugarren postua eta pieza haundiena

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 2a, 02:00

Josu Fernandez zazpigarren postuan sailkatu zen, Zurriola elkarteak antolatutako torneoan.

hernaniko bi arrantzale gazteak aurreko muturrean ibili ziren joan den asteburuan. Xuban Adrianek 3ga­rren postuan bukatu zuen, eta Josu Fernandezek 7ga­rre­nean. Txantxangorri elkartea leku onean utzi zuten. Infantil mailako Itsas Arrantza txapelketa jokatu zen asteburuan, Zurriola el­karteak antolatzen duena, aurten 34garren aldiz, eta Juan Carlos Berridi Zubia­ren oroimenez. Guztira 40 gaztek parte hartu zuten txapelketan, eta hiru orduz kañak botata egon ziren, Paseo Berrian.

604 gramoko pieza
Txapelketako piezarik haundiena ere Xuban Adrian hernaniarrak harrapatu zuen, 604 gramokoa. Guztira, Adrianek 793 puntu lortu zituen, eta hirugarren postua. Josu Fernandezek 182 puntu lortu zituen, eta zazpigarren postua. Iñaki Diezek irabazi zuen txapelketa, Intxaurra elkartekoak, eta bigarren postua Aitziber Pousa, Izkiro taldekoarentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!