san Inazio egunean Toka Txapelketa irabazi zuen hirukotea gustora egongo da, hiru gazta eder irabazi baitzituzten. 81 lagunen artean, abilenak izan ziren: Joxe Miguel Azurmendi, Kontxi Lopez eta Txema Arruabarrena hirukotea. Umetan berriz, Abdalahi sahararrak irabazi zuen, bere lagun guztien aurretik. Horrez gain, Hernani Bidaiak agentziak emanda, bidaia zozketatu zuten Kantabriara, eta Pili Irastorzari egokitu zitzaion.