Errugbi Kopa bihar, eta Hernaniko txosna Anoetan

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 2a, 02:00

Bihar jokatuko da Euskal Herriko I. Kopa Anoetan, Biarritz eta Baiona taldeen artean. Horrez gain, errugbi azoka jarriko dute Anoetako estadioaren aldamenean, eta hainbat gauzaren artean, hortxe izango da Hernaniko errugbi taldeko txosna. Taldeko kamisetak erosteko aukera izango da eta 17:00etan Dj Bull. Partidua 20:00etan jokatuko da, eta ondoren Damba eta Xutik taldeak ariko dira azokan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!