Luis Goñi eta Janire Ezeiza, hernaniar azkarrenak

Kronika - Erredakzioa 2012ko abu. 1a, 02:00

Joan den igandean 39 herniarrek egin zuten igeri Getarian hasi eta Zarautzera; 2.800 metro, itsasoan. Guztira 1.200 igerilari izan ziren, eta festa haundi horretan gero eta parte hartzaile gehiago izaten dira. 39 hernaniarren artean, mutiletan azkarrena Luis Goñi izan zen, 37:01 denborarekin, eta nesketan Janire Ezeiza, 49:48 denbora eginda. Txomin Mujika (43:43) eta Aitor Huizi (45:10) hernaniarren podiumean sartu dira, eta baita Yoli Pastor (51:01) eta Isabel Sanz (51:06) ere. Bakoitzak ze kategoriatan parte hartu duen kontuan hartuta, aipatzekoak dira Luis Goñi bera (2garren masterretan), Isabel Sanz (10garren masterretan), Karmele Imaz (9garren Master B kategorian), eta Francisco Pablo Izaga (13garren beteranoetan).

HERNANIARREN SAILKAPENA HEMEN

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!