Jarri litekeen partidurik onenetakoa ikusi ahal izango du gaur, Galarretara inguratzen denak. Doneztebeko lau maixu ariko dira zein baino zein estelarrean: Ezkurra eta Etxeberria IIIa, eta Uterga eta San Miguel. Banakako Txapelketaren ateetan (asteazkenean aurkeztuko dute), eta indarrak nola dauden ikusteko balio lezake gaurkoak. Jaialdia, 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!