Goñi bigarren eta Imaz bederatzigarren beren kategoriatan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 31a, 02:00

Luis Goñi eta Karmele Imaz ederki kolokatu dira Gipuzkoako Ligan, bigarren eta laugarren.

Igeri egiteko itsaso bikaina, eta beti bezalako jendetza izan zen atzo Getaria eta Zarauzko igeriketa proban. Hernaniar askoren artean, Luis Goñi izan zen azkarrena, 37:01 denbora eginda, sailkapen nagusian 6garren, eta Master Ka­te­gorian bigarren. Karmele Imazek ere postu ederra lortu zuen, Master B kategorian bedera­tzigarren postua lortu bai­tzuen, 58:33 denborarekin.
Mutiletan Gorka Caba­llero izan zen proba irabazi zuena, (35:20). Nesketan, Irati Mendia (36:54).

Gipuzkoako ligan, aurre aurrean hernaniarrak
Getaria-Zarautz probak puntuak ematen ditu Gipuzkoa­ko ligarako. Atzoko probaren ondoren, Luis Goñi bigarren dago Gipuzkoako ligan. Orain bi urte, 2010ean, irabazi egin zuen Goñik liga, eta aurten ere ondo kolokatuta dago. Oraindik 5 proba geratzen dira liga bukatzeko; hu­rren­goa, larunbatean, Txin­gu­diko Badian.

Karmele Imaz ere ederki kolokatu da Gipuzkoako li­gan, laugarren postuan.

2.800 metro itsasoan
Sona haundia hartu du Getaria-Zarautz probak; dagoeneko 42 aldiz egin du­t­e, eta gero eta jende gehiagok har­tzen du parte. Aur­ten 1.200 igerilari iritsi dira Za­rau­tze­ra, Getariatik abiatu eta 2.800 metro egin ostean. Zalaparta polita ikusten da lehorretik, Getaria eta Za­rautz lotzen dituen paseotik begiratuta, eta horrek ere anbientea haun­ditzen la­guntzen du.

Hernaniarren emaitzak
Hernaniar guztien emaitzak aste honetan aterako ditu Kronikak. Bakoitzak bere emaitza ikusi nahi badu, helbide honetan dauka, interneten: www.kirolprobak.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!