Erremontean ikusmin haundiena pizten duen txapelketa gaur hasiko da, Juaristi eta Zeberio IIaren arteko partiduarekin. Zeberio IIa aterako da faborito, bi txapel badituelako, eta esperientzia haundia. Juaristi zarauztarrak ordea, bere alde ditu sasoia eta joku puntu ederra, prebiako partidu guztiak irabazita sartu baita ligilla honetara. Gaur hasi eta abuztu guztian luzatuko da Buruz Buruko Txapelketa, Kutxa Sari Nagusia. Ligilla jokatuko dute lau pelotarik, eta hortik bi pasako dira final erdietara. Juaristi, Zeberio IIa, Urrutia Ia eta San Miguel ligillan ariko dira; final erdietan zai: Ezkurra eta Urriza dauzkate. Partidua gaur, Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena.