Aurrendenboraldia, gaurtik

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 30a, 02:00

uztailarekin batera bukatu zaizkie udako oporrak CD Hernaniko bi talde nagusiei. Ohorezko Erre­gional mailako taldeak eta Euskadiko ligan arituko direnak gaur hasiko dira denboraldia prestatzen. Bi taldeetako datu aipagarriena da, entrenatzaile be­rriak izango dituztela. Oho­rezko Erregional mailan Iker Dorronsorok entrenatuko du; Aurrera de Ondarroa eta Tolosa CFko entrenatzailea izan denak. Euskadiko ligako taldea berriz, Jordi Telletxeak entrenatuko du. Klubetik zorterik onena opa diete bi entrenatzaileei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!