Lagunartean, giro ederrean ospatu zuten Madalena eguna

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 30a, 02:00

suziriek, oihu eta algarek, musika hotsek... Lizeaga festetan zela erakutsi zuten atzo. Gay Murren elkartu ziren lizeagatarrak, elkarrekin, Ma­dalena festa egun eder bat pa­satzera. Ume jolasak izan zi­ren lehendabizi, eta partaideak, urtetik urtera gehiago. Pae­lla usaina ere zabaldu zen aurreneko ordutik; lanean zi­harduten batzuk; besteak, le­hiaketako txistor eta tortillak probatu eta puntuatzen. Eguerdi partean inguratu zen jende gehien, txistorra eta sagardoa baitzeuden aukeran. Eta momenturik jendetsuena, paella jatearena izan zen. Arratsaldea txisteak kon­tatzen eta dantzatzen pasa zuten. Eta egun guztiko lehiaketetako sariak ere, banatu zituzten. Tortilla onena Lo­re­nena izan bazen, txistorra onena Ondo Jan harategikoa. Tokan, Jose Lopezek irabazi zuen, eta bigarren Raul Peinado geratu zen. Eta eguneko txiste onena, Andoni Sanchok kontatu zuen; ausartu zen ume bakarra izan zen, eta ondo merezitako saria jaso zuen. Antolatzaileak gustura ziren jendearen erantzunarekin, eta datorren urtera begira, deialdi berezia egin zieten, oraindik Lizeagako festak ezagutzen ez dituztenei, gerturatu eta ondo pasatzera.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!