kalitate haundiko erremontista dela erakutsi zuen atzo, beste behin, Jon Juaristi zarauztarrak. Banakako Kutxa Saria txapelketa jokatzea zegoen jokoan, eta hasieratik eman zuen guztia. Aizpuruak ez zuen ezer asko egiterik izan. Markagailuak erakusten duen diferentzia, 30-12koa, frontoian ere ikusi zen, hasieratik. Dena ondo egin zuen Juaristik, eta bi tantu bakarrik huts egitea klabea izan zen. Juaristi ez da aurkari errraza izango aurten, Banakako txapelketa haundian.