Umeentzako festa, aurtengo Santioak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 29a, 02:00

Festetako azkeneko egu­na izanagatik, badute zertan gozatu gaur aranoarrek eta inguratzen diren guztiek. Goizeko 10:00etan, meza izan­go da aurreneko ekitaldia. Ondoren, gaztetxoen ar­teko pelota partidua jokatuko dute Mujika eta Ape­zetxeak, Altsua eta Apeze­txearen kontra; ondo ezagu­tzen dira elkar, beraz, ikuskizuna ez da faltako. Dantzariek hartuko diete erreleboa ondoren; Ara­no eta Goizuetakoek eskai­niko dute emanaldia. Festak arratsaldean izango du segida. Puzgarriak eta ume jolasak izango dira lehendabizi; eta tripa bete, eta bide batez meriendatzeko, txokolatada, ondoren. Arno ganadutegiko aziendarekin jolasean ibiliko dira 19:00etan. Eta festetako azken orduak, Izer eta Alabierrek girotuko dute.

Arkume jatea, exito hutsa!
Hogetik gora arkume erre zituzten atzo Aranon, aurtengo nobedade gisa. 185 lagun elkartu, eta bete egin zen frontoian jarri zuten karpa. Ez zen haragi askorik sobratu, bapo janda bukatu baitzuten guztiek. Anbiente politta izan zuten, bazkarian zein ondorenean. Bertso zaharrak entzun zituzten bazkalostean, eta goi mailako bertsolariek jarri zuten ginda: Rezola, Lujanbio, Soto eta Egañak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!