Festa gogoak girotuko du Lizeaga, egun osoan

Kronika - Erredakzioa 2012ko uzt. 29a, 02:00

auzotarrak elkartu, on­do pasa, dantzatu, barre egin... xarma haundia izaten dute auzoetako festek, eguneroko rutinako bizilagunekin une atsegin eta ahaztezinak pasatzeko aukera ematen baitute. Lizeagan orain lau urte berreskuratu zituzten, eta ordutik, urteroko hi­tzordua bete dute. Madalena eguna ospatzen dute, eta aurten astebete beranduago bada ere, prest dute guztia.

Jolasak eta lehiaketak, goizean
Goizeko 09:30etan botatako suziriak lehertuko du festa, eta handik aurrera, izango da zertan ondo pasa. Umeen­tzako soka tira, loko­txa biltzea eta bestelako joku tradizionalak antolatu dituzte goizeko aurreneko or­duan. Tarte horretan, lehiaketarako tortilla egiteko aukera izango dute hauen gurasoek eta auzotarrek. 11:15etan aurkeztu beharko dute Gay Murren; eta lehiaketa bera, ordu laurden geroago hasiko da. Aurretik, txistorra lehiaketa ere antolatu dute; eta eztarria bustitzeko, sagardo dastaketa. 

Poteoa eta batukada, paella jatearen aurretik
Bazkalordura bitartean, au­zoko tabernetan izango da gi­­roa, poteoarekin; kaleetan, Zozongok jarriko du martxa, batukadarekin. Eta bazkaltzera, auzotarrek egindako paellarekin elkartuko dira (tiketak aldez aurretik erosita).

Txiste lehiaketa, musika, saribanaketa...
 bukatzeko Juanjo izan zen txiste kontalari onena joan den urtean; aurten izango du konpetentzia ziur. 16:00etan hasiko da lehiaketa, eta ondoren, diskofesta antolatu dute DJ Nemuxekin. Toka txapelketa ere jokatuko dute, 18:00etan; eta honetako eta eguneko beste lehiaketetako sariak 19:00etan banatuko dituzte. Festa eguna iluntzeko 20:00etan agurtuko dute, urtebete barrura arte.

09:30 Txupinazoa
10:00 Umeentzako jokoak
11:00 Txistorra lehiaketa
11:15 Tortillak entregatzea
11:30 Tortilla patata lehiaketa 
11:30 Sagardo dastaketa 
12:30 Batukada Zozongorekin 
12:30 Herri poteoa auzoan
14:00 Paella jatea 
16:00 Txiste lehiaketa 
17:00 Diskofesta DJ Nemuxekin
18:00 Toka txapelketa
19:00 Saribanaketa 
20:00 Festen bukaera


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!