Aierdi etxeak (Kale Nagusia, 15) historia haundia dauka, eta bisitari asko etorri izan da ikustera. Atzo, bisitari txiki bat izan zuen, ostatu hartu nahi zuena, XVI. mendeko harri artean: erlea (Apis mellifera). Milaka erle pilatu ziren 13:30ak aldera, eta egonaldi motxa egin zuten, arratsaldeko 16:00ak aldera alde egin baitzuten, erreginak «han ez zegoela bizitzerik» erabaki zuenean. Urte sasoi honetan normala izaten da erlea azaltzea etxe edo teilatu bazterretan. Erlauntza batean erregina berri bat jaiotzen denean, erregina zaharrak ospa egiten du, eta erle erdiak berarekin eramaten ditu. Erlezainek erlekumea deitzen diote horri, eta hainbat buruhauste ematen dizkie, momentu batetik bestera erlauntza erdiak ospa egiten dielako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!