madalena eguna uztailaren 22an bada ere, igandean ospatuko dituzte Lizeagako auzotarrek. Egun berezia izaten dute, festa giroan pasatzen baitute goizetik gauera. Eguna abiaraziko duen txupinazoa goizeko 09:30etan botako dute, eta segidan, umeentzako jokoak izango dira Gay Murren. Lehiaketek hartuko dute erreleboa: txistorra eta tortilla lehiaketak izango dira goizean; eta azken honetarako tortillak 11:15etan entregatu behar dira. Bazkalordura bitartean, sagardo dastaketa, batukada eta poteoak girotuko dute festa. Eguerdian tradizioa bihurtu den Paella jatea egingo dute, eta tiketak salgai daude 6 euroan, Aitan Etxen, Pachecon, Lizeagan eta Ondo Janen. Arratsaldean, txiste lehiaketa, diskofesta, toka txapelketa eta sari banaketa izango dira. Festak 20:00etan agurtuko dituzte, datorren urtera arte.
09:30 Txupinazoa
10:00 Umeentzako jokoak
11:00 Txistorra lehiaketa
11:15 Tortillak entregatzea
11:30 Tortilla patata lehiaketa
11:30 Sagardo dastaketa
12:30 Batukada Zozongoren eskutik
12:30 Herri poteoa auzoko tabernetan
14:00 Paella jatea
16:00 Txiste lehiaketa
17:00 Diskofesta DJ Nemuxekin
18:00 Toka txapelketa
19:00 Saribanaketa
20:00 Festen bukaera