astearteko Plenoak Udaltzaingoan zuzendari postu berria sortzea onartu zuen. Alderdi sozialista abstenitu egin zen, eta euren arrazoiak prentsa ohar bidez azaldu dituzte. Diotenez, Alkatearen eta Gobernu Taldearen jarrera onartezina da: «postu hori sortzeko intentzioa eskandalo bat da. Entrebistak egiten aritu dira egokia den pertsona horren bila, Udaleko beste alderdiekin hitz egin gabe». Oharrean diote, Plenoan ez zutela zuzendari berriaren inongo daturik eman: «ez dute zein den esaten, zein esperientzia duen... beste herri batean udaltzaina dela bakarrik dakigu. Erantzun hauekin agerian geratzen da Alkatearen jarrera prepotentea eta autoritarioa». Alderdiaren abstentzioaren harira, diote: «halako postu bat sortzearen aldekoak izanagatik, ez gatoz bat izandako moduekin; esaterako, barne-prozesu bat egin zitekeen Udaltzaingoan».
«Gogoa eta ilusioa»
Zinegotzi berrien inguruan bidalitako oharrean diote, Ejido eta Sanchezek gogo eta ilusio haundia dutela lanerako. Gogoratu dute Ejido PSE-EEko juntakidea dela Gipuzkoan; zuzenbidean doktoratua du eta UPVko irakaslea da. Sanchez, UGTko kimika arduraduna izan zen eta Hernaniko papeleran lana egindakoa da urte askotan, besteak beste. yy