eraikuntza edo etxe berrien eraginez zonalde berriak sortu dira herrian, izenik gabe. Sagastiyako urbanizazio berrian etxe mordoa ari dira egiten, eta epe motzean hasiko dira Santa Barbarako Arrobi inguruan egingo dituzten etxeak eraikitzen. Zonalde hauei izena eman zien Plenoak, asteartean. Santa Barbararen kasuan, Arrobi inguruan dauden auto-parkinean etxebizitzak egitea aurreikusita dago; eta etorkizunean, baita honen atzean geratzen diren zelaietan ere. Hor sortuko den zonalde berri horrek Arrigoainpe auzoa izena du asteartetik. Sagastiyako urbanizazioaren kasuan, bi auzo berriri eman zien izena Plenoak. Iturmendi auzoa Antziola ondoan egin dituzte etxeek osatzen dute. Bestea, Laiztiaga auzoa, oraindik eraikitzeko dauden etxeek osatuko dute; Sagastialdeberriren atzean dago kokatua. Horiez gain, Plenoak onartu zuen baita ere, Karabelen gaur egungo aparkalekuan egingo dituzten etxeei zenbaki pareak ez jartzea. Auzo berriei izena ematea Plenoak onartu zuen puntuetako bat ez zen izan. 15 bozkatu zituzten, eta guztiak onartu ziren.
Maria Jesus Ejido eta
Jose Antonio Sanchez,
PSE-EEko zinegotzi berriak
Astearteko Plenoan hartu zuten zinegotzi kargua Maria Jesus Ejido eta Jose Sanchez zinegotzi berriek. Hauek urte askotan Hernaniko zinegotzi izan diren Chica eta Perez ordezkatuko dituzte.
Garbigunea, guztientzat zabalik San Marko Mankomunitatearen eta Udalaren arteko hitzarmena ere onartu zuen Plenoak. Honi esker, inguruko herrietako biztanleek ere erabili ahal izango dute Hernaniko Garbigunea.
Hirugarren mundurako
diru partidetan, aldaketa
Udalak hirugarren mundurako diru partida bat biltzen du urtero, aurrekontuetan. 2012koa 182.053 eurokoa da. Osteguneko Plenoak diru partidaren banaketa aldatu zuen. Hala, Euskal Fondoari, aurreikusita zegoena baino %8 gehiago emango diote; %23 guztira; Gobernuz Kanpoko erakundeen egitasmoei partidaren %70a; lehen baino %5 gutxiago; eta azkenik, Gobernuz Kanpuko erakundeen sentiberatze egitasmoei partidako %7a; hau da, %3 gutxiago.
Ereñotzun frontoi estalia egiteko, mailegua
Ereñotzuko Toki Entitate txikiari mailegu bat ematea ere onartu zen, egin nahi den pelotaleku itxiaren aurreneko fasea finantziatzeko.
Zuzendari kargu berria, Udaltzaingoan
Plenoko azkeneko puntuan, onartu zen
Udaltzaingoaren zuzendari plaza sortzea.
Alkateak azaldu zuenez, Udaltzain burua jubilatu egingo da datozen urteetan, eta postu berri honek ordezkapen hori ziurtatuko luke. Zuzendari berria inguruko beste herri batetik etorriko litzateke, kargu hori betetzera. Puntua Bilduren aldeko botuekin onartu zen; PSE-EE abstenitu egin zen: eta H1! eta EAJ-PNV-k aurka bozkatu zuten. Azken honek prozedurarekin ez datozela bat azaldu zuen, eta egokiena postu hori lehiaketa bidez betetzea dela gaineratu zuen.